Jaietan euskaraz aritzea helburu duen erronka da, eta talde, koadrila zein norbanakoak elkarri "pina ipintzeko" gonbidapena egiten ari dira.
Egin beharrekoa honako hau da: Urretxuko kultur etxean pina lortu, bideo bat grabatu norbaiti euskaraz aritzeko eta pina jartzeko erronka boteaz, eta bideo hori sare sozialen bidez zabaldu.
Urretxuko txistularioi kultur etxeko lantaldeak bota digu erronka:
Ba onartu dugu erronka! Hoixe baietz!
Eta orain gure bideoa prestatzera goaz. Erronka nori bota pentsatzen hasita gaude. Laster izango duzue gure berri!
Bitartean, zuek ere ekimen honetan parte hartu nahi baduzue, hemen daukazue beste bideo baten adibidea; Juanlu Aranburuk eta Ritxi Babarrok, Oihane Zabaleta alkateari eta Aitor Otegi zinegotziari botatakoa:
Facebookeko Urretxu Zumarraga Euskaraz komunitatean askoz bideo gehiago aurkituko dituzue.
Ipini pina!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario